XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Añ guchi ainguerúen serbitzuraco ere eguin cituen, ceren ainguerúac aguiri eztiran izacari espiritu utsezcoac izanic, gauza gorputzdun eta aguiri diranac iñola ere bérai eztagozquien.

- ¿Beraz norentzat eguin cituen guci oriec ezpada guizonarentzat? - Guci oriec aurrena eguin cituen, eta orrembeste gauza añ desberdiñ, ongarri eta ederrez betea eta ornitua cegoen mundua, guizona ecerezetic atera eta gucien gañeco escua berari eman, eta gucien jabe eguin zuen.

Batzuec janari serbitzen diote.

- Besteac osasuneraco.

- Besteac neque-pénen aringarri.

- Besteac gozaldiac artzeco.

- Eta guci oríec eguiteaz gañera beti eta utsaldigabe irauneracitzen die, eta puntu oro oriec ematen diardu bere escu onguilleaz eta aspertzen eztan onguinayaz.

2.ren.

Orañ saya zaite billatzera, cer zala bide Jaincoác zu orren aberats eguiñ ote cinduen: - Etzan izango nosqui zu mundu onetaco gauzac neurriaz campora gozatzera eman zaitean,(...).